Web orrialdeko edukinera joan

Produktu guztietan Logoak EUSKARAZ jartzen ditugu

Erabiltzailerean gunea

Pribatutasun Politika

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduak 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, (LOPD), jakinarazten dizugu http://www.latzutensilios.com web orriaren bitartez ematen dizkiguzun datuak isilpean gordeko direla eta fitxategi automatizatu baten parte izango direla. Fitxategi honen jabea LATZ TRESNAK S.M. da, eta honako helbidea du Benta Aldea Industrialdea 1 - D CP 20270 Anoeta, Gipuzkoa, España. Fitxategi honen berri behar bezala eman zaio Datuen Babeserako Espainiako Ajentziari (www.agpd.es).

Zure datu pertsonalak jasotzeko formularioa dagoen web orrian azaltzen da zein helburuekin erabiliko diren datu horiek. Zure eskaera erantzuteko eta gure aktibitatearekin lotura duen eta interesgarria izan daitekeen informazioa helarazteko helburuarekin datuak gordeko dira, kontrakoa adierazten duzun arte.

Era berean, jakinarazten dizugu zure sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritzako eskubideez baliatu ahal izango zarela LOPD ezarritakoaren arabera, gutun ziurtatua edo jaso izana egiaztatzea ahalbidetzen duen beste moduren batean zure D.N.I.aren fotokopiarekin honako helbide honetara bidaliz: Benta Aldea Industrialdea 1 - D CP 20270 Anoeta, Gipuzkoa, España

Formularioan derrigorrezko gisa markatutako eremuak ez betetzearen ondorioa LATZ TRESNAK S.M.(e)k zure eskaerari ezin erantzun izatea izan daiteke.

LATZ TRESNAK S.M.(e)k ez die inoiz beste enpresa edo erabiltzaile batzuei datu pertsonalak salduko, lagako, helaraziko edo alokatuko

LATZ TRESNAK S.M.(e)k bere sistemetan cookieak instalatuta dituela jakinarazten dizugu. Cookieak nabigatzaileak zure ordenagailuaren disko gogorrean biltegiratzen dituen testu-artxibo txikiak dira. Gure webgunearen bitartez nabigatzen duzunean, gure zerbitzariak cookiea antzeman ahal izango du eta zure azken bisitan hautatutako hizkuntzan eman informazioa. Nabigatzaile gehienek cookieak automatikoki erabiltzea onartzen dute, baina zure nabigatzailea konfigura dezakezu ordenagailuaren pantailan cookieak jaso izana jakinarazi eta zure disko gogorrean instalatzea eragozteko.

Erabiltzaileak bermatzen du LATZ TRESNAK S.M.(r)i emandako Datu Pertsonalak benetakoak direla eta edozein aldaketa jakinaraztearen arduradun da. Erabiltzailea izango da LATZ TRESNAK S.M.(r)i edo hirugarrenen bati formularioak datu faltsu, oker, osatugabe edo eguneratu gabeekin betetzeak eragin dakiokeen zuzeneko edo zeharkako edozein kalte edo galeraren erantzule. Erabiltzaileak ezingo ditu hirugarrenen datu pertsonalak sartu pribatutasun-politika honetan ezarritakoaren aurretiko baimen informaturik gabe eta horiek sartzearen erantzule bakarra izango da.

LATZ TRESNAK S.M.(e)k eskainitako zerbitzu batzuek datu pertsonalak babestearen inguruko berariazko aurreikuspenak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete, beraz, kasu bakoitzeko baldintza bereziak izango dira aplikagarri. Baldintza bereziek erregulatutako guztian pribatutasun-politika honetan bildutako baldintza orokorrak aplikazio gehigarrikoak izango dira. 18 urte baino gutxiagoko haur eta gazteei ohartarazten zaie beren guraso edo tutoreen baimena izan behar dutela LATZ TRESNAK S.M.(e)n webgunean datu pertsonalak emateko.

LATZ TRESNAK S.M.(e)k datu pertsonalak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo sartzea eragozteko beharrezko neurriak hartu ditu, momenturo teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta giza ekintzatik edo ingurune fisiko edo naturaletik jasan ditzaketen arriskuak kontuan izanda. Hala eta guztiz ere, Erabiltzaileak segurtasun-neurriak Interneten erasoezinak ez direnaren jakitun izan behar du.

LATZ TRESNAK S.M.(e)k eskubidea gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko, bere irizpideen arabera, edo legegintza-aldaketaren edo jurisprudentzia-aldaketaren ondorioz edota enpresa-praktikan. LATZ TRESNAK S.M.(e)k aldaketaren bat sartzen badu, testu berria web gune honetan argitaratuko da. Bertan, erabiltzaileak LATZ TRESNAK S.M.(e)n unean uneko pribatutasun-politikaren berri izango du. Edonola ere, erabiltzaileekiko harremana web gunean sartzen den momentuan indarrean dauden arauek zuzenduko dute.

Web orriko formularioak betetzean, erabiltzaileek onartzen dute emandako informazioa LATZ TRESNAK S.M.(e)n jabetzako datu pertsonaletarako fitxategi batean sartu eta aipatutako helburuekin erabili egingo dela.

Copyright © LATZ TRESNAK S.M. 2012, Eskubide guztiak erreserbatuta

Orrialdearen hasierara joan